Biografia

Juanjo Mena, Zuzendaria

bio1Juanjo Mena zuzendari espainiarren artean zirkuitu internazionalean aitortuenetakoa da. Gaur egun BBC Philharmonic Orchestra-ko Zuzendari Titularra da.

Lehenago Bergen Filharmoniske Orkester-ko Zuzendari Gonbidatu Nagusia izan da (2007-2013), Genovako Teatro Carlo Felice-ko Zuzendari Gonbidatu Nagusia (2007-2010) eta Bilboko Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titular eta Artistikoa (1999-2008).

Hainbat musika talde zuzendu ditu, besteak beste Oslo Filharmonien, Orchestre National de France, Capitole de Toulouse, Orchestra Filarmónica della Scala, Orchestra Sinfonica Nazionale della RAI, Münchner Rundfunk Orchester, Dresdner Philharmonie, Goteborg Symphoniker, Danish National Radio, Netherlands Radio Philharmonic, eta baita espainiako orkestra nagusienak. 2004. urtean Baltimore Symphony-rekin Amerikan estreinatu zenetik, Estatu Batuetako orkestra nagusienak zuzendu ditu: Houston, Cincinnati, Pittsburg, Chicago eta Boston-go sinfonikoak, The Philadelphia Orchestra eta Los Angeles Philharmonic, beste askoren artean.

Opera zuzendari moduan, errepertorio erromantikoko obra handiak zuzendu ditu, besteak beste Der fliegende Holländer, Salome, Elektra, Ariadne auf Naxos, Duke Bluebeard edo Erwartung eta beste hainbat produkzio, adibidez Eugene Onegin Genovan, La vida breve Madrilen, Le nozze di Figaro Lausannen eta Billy Budd Bilbon.

Bere hurrengo konpromisoetan daude berriz ere Boston Symphony, Chicago Symphony, Los Angeles Philharmonic, Cincinnati Symphony, Orchestre National de France, Oslo Filharmonien eta Dresdner Philharmonie Danis National Radio-ren denboraldietan gonbidatuta parte-hartzea, lehenengo aldiz Rotterdam Philharmonic, London Philharmonic, Royal Stockholm Philharmonic, Luxembourg Philarmonique, Helsinki Philharmonic, ed NDR Hamburgo-ren gonbidapenak eta Ameriketan debuta Toronto Symphony, St.Louis Symphony, Montreal Symphony, The Cleveland Orchestra  New York Philharmonic-ekin.

BBC Philharmonic-ekin hainbat bira egingo ditu Alemania, Austria, Hungaria, Kroazia, Turkia eta Espainian, eta Londresko PROMS ezagunetan parte-hartze iraunkorraz aparte.

Une honetan Juanjo Mena hainbat grabaketa egiten ari da BBC Philharmonic Orchestra-rekin Chandos disketxearentzat. Jadanik salgai dauden diskek, Manuel de Falla, Gabriel Pierné, Xabier Montsalvatge, C.M. von Weber eta Joaquin Turina-ren omenetan, prentsa espezialduaren kritika onak jaso dituzte, besteak beste Gramophone Magazine, The Telegraph, BBC Music Magazine, Financial Times edo The Guardian-ek. Naxos disketxea eta Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin euskal musika bilduma interesgarri bat grabatu du eta Hyperion disketxe eta Bergen Philharmonic-arekin Messiaen-en “Sinfonia Turangalila” , kritika espezialduak erreferentziazko izendatu duena.